Debagoienean 1.600 ikasle inguru daude Lanbide Heziketan matrikulatuta 2020-21 ikasturtean. %60a Goi-mailako Lanbide Heziketan dabil, %37a Erdi-mailako Lanbide Heziketan eta %3a Oinarrizko Lanbide Heziketan.

Gero eta pertsona gehiago matrikulatzen da LHko zikloetan; Debagoienean adibidez, %25 egin du gora ikasle kopuruak, azken 5 urtetan. Enpresek ere Lanbide Heziketan prestatutako langileak eskatzen dituzte eta aurreikuspenen arabera, LHko ikasle gehiago beharko dira etorkizuneko lanpostuak betetzeko.

Eskualdean 7 ikastetxek eskaintzen dute Lanbide Heziketa, eta familia eta maila desberdinetako 27 ziklo daude aukeratzeko.

Debagoieneko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutu nahi duzu? Eman begiratu bat web orriari eta egin zure aukera.

Lanbide Heziketa, primerako aukera!

X