Gaur egun, Lanbide Heziketa lan-merkatuaren errealitatetik hurbilen dauden ikasketak dira, eta sektore desberdinen beharrei erantzuten diote espezializatutako langile kualifikatuak prestatuz.
Lanbide heziketa
Lanbide Heziketa aukeratzeko 7 arrazoi
1.
LHk ateak irekitzen dizkizu
2.
EGINEZ ikasiko duzu
3.
Lanerako prest, 2 urtetan
4.
Lanbide Heziketa Duala
5.
Erronketan oinarritutako metodologia
6.
Atzerrira irekita
7.
Debagoienean kalitatezko eskaintza
Lanbide Heziketako sistema berria
1. LHk ateak irekitzen dizkizu
Lanbide Heziketa aukeratzeak ez du biderik ixten:
- Zuzeneko sarrera unibertsitate graduetara
- Unibertsitatetik LHra etortzeko bidea
- LH barruan ibilbide jarraitua (D graduak):
- Hasierako LH -> Erdi Maila
- Erdi-maila -> Goi Maila
- Espezializazio ikastaroak (E graduak)
2. EGINEZ ikasiko duzu
LHren ezaugarri nagusienetako bat ikas-eredu praktikoa da:
- LHk enpresarekin harreman estua du
- praktikak ezinbestekoak dira
- benetako lan-egoeretan ikasteko aukera
3. Lanerako prest, 2 urtetan
Bi urtean lanbide batean aritzeko prestatzen zaitu LHk:
- lan-merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza.
- Zikloa askotan laneratzea %100ekoa
- Enpresek teknikariak eta goi-mailako teknikariak behar dituzte.
4. Lanbide Heziketa Duala
Enpresan lan eginez ikasteko aukera eskaintzen dizu.
- LH Dual Orokorra edo Intentsiboa izan daiteke.
- Dual Orokorra: enpresako prestakuntza bi mailetan.
- Prestakuntza Dual Intentsiboa: ikastetxeko prestakuntza eta enpresa txandakatzen dira ikasturte osoan zehar.
- Ordainsaria jasotzen da.
- Gizarte Segurantzan kotizatuko
- Abantailak:
- Enplegagarritasun handiagoa
- Esperientzia profesionala
- Diru-sarrerak eta laneratzea errazagoa.
5. Erronketan oinarritutako metodologia
LHn ETHAZI metodologia erabiltzen da:
- Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- Proiektu eta erronken bidez eskuratzen dira gaitasun profesionalak.
6. Atzerrira irekita
Lanbide Heziketak aukera ematen dizu atzerriak ikasi eta lan egiteko:
- Erasmus+: praktikak atzerrian
- Prestakuntza Europako beste herrialde batean osatzeko aukera.
- Atzerrian lan egiteko aukerak.
- Goi Mailako tituludunek Global Training – Gazteak Atzerrian programetan parte hartu dezakete.
7. Debagoienean kalitatezko eskaintza
Debagoienean 7 ikastetxetan banatuta, Lanbide Heziketako eskaintza zabala dugu:
- 3 ikastetxe publiko eta 4 kontzertatuak
- 11 familia profesional
- Erdi-mailako 16 ziklo
- Goi-mailako 21 ziklo
- 5 espezializazio ikastaro
- Hasierako lanbide heziketako 7 ziklo
- Eskaintza osoaren %84a euskaraz