Global Training programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan.

80 beka berri ditugu atzerrian lan egiteko, hilean 1.530 euro gordinen truke.

Betekizunak

  • 30 urtetik beherako Euskadiko gazteak
  • Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua
  • Ingelesa jakitea (B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat).

Ezagutu deialdiaren baldintzak eta anima zaitez!

Eman izena uztailaren 18a baino lehen esteka honetan eta ireki ateak zure etorkizunari.

https://garapen.net/becas-global-training-2022/listado_becas-eusk.php

X