2023-24 ikasturtean ziklo berriak izango ditugu eskualdeko ikastetxeetan.

Maila eta familia profesional desberdinetan zabalduko da Lanbide Heziketako eskaintza horrela. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo berri bat, goi-mailako 4 ziklo berri eta espezializazio kurtso berri bat izango ditugu datorren ikasturtetik aurrera.

Hauek dira 2023-24 ikasturtean martxan jarriko diren ziklo berriak:

  • OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA:
    • FABRIKAZIO MEKANIKOA familia:
      • Elementu metalikoen fabrikazioa – Aretxabaleta Lanbide Eskola (Aretxabaleta)
  • GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETA:
    • INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK familia
      • Web Aplikazioen Garapena – Miguel Altuna Lanbide Heziketa (Bergara)
    • ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA familia:
      • Mantentze-lan Elektronikoak – Miguel Altuna Lanbide Heziketa (Bergara)
      • Sistema elektrotekniko eta automatizatuak – Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate)
    • JARDUERA FISIKOAK ETA KIROLAK familia:
      • Egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikaria – Oñati BHI (Oñati)
  • ESPEZIALIZAZIO KURTSOAK:
    • Industria mantentzearen Digitalizazioa – Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate)

Informa zaitez, eta ez galdu Lanbide Heziketak ematen dizun aukera paregabe hau!

Gogoratu aurrematrikula maiatzaren 8tik 26ra bitartean egin behar duzula.

X