Debagoienean Lanbide Heziketa ikasi nahi duenak bermatuta dauka euskaraz ikasteko aukera.

Eskaintzen diren 45 ziklotatik 38 eskaintzen dira euskaraz, hau da, eskaintzaren %84a D ereduan eskaintzen da. Eta horietatik, 31 euskaraz bakarrik ikasi daitezke.

Gainera, maila guztietako zikloetan dauka euskarak presentzia altua:

Oinarrizko Lanbide Heziketan (OLH): eskaintzaren %50a euskaraz

Erdi-mailako heziketa zikloetan (EMHZ): %87,5a euskaraz

Goi-mailako heziketa zikloetan (GMHZ): %87,5a euskaraz

Espezializazio kurtsoak (EK): %100a euskaraz.

Goi-mailako 3 ziklo D eredu eleanitzean eskaintzen dira gainera, hainbat ikasgaitan inglesaren presentziarekin.

A ereduan, hau da gaztelera hutsean, 10 ziklo eskaintzen dira (OLH ko 2, EMHZ 5 eta GMHZ 3). Baina horietatik 3 bakarrik eskaintzen dira A ereduan soilik. Gainontzeko zikloak, D ereduan ere ikasteko aukera dago.

B ereduan (euskaraz eta gazteleraz) 5 ziklo eskaintzen dira: erdi-mailako 4 eta goi-mailako 1. Horietatik 2 eskaintzen dira B ereduan soilik. Gainontzekoak D ereduan ikasteko aukera ere badago.

Laburtuz, Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza osoaren %84a euskaraz eskaintzen da. 7 ziklo soilik ezin dira euskara hutsean ikasi (eskaintzaren %15a).

X