Kulturateko klaustroa Lanbide Heziketako eskaintzaz beteko da.
Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.
ORDUTEGIA:
- APIRILAK 1, ASTEARTEA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30
- APIRILAK 2, ASTEAZKENA: 8:30 – 14:30
Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka.
Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Hasierako Lanbide Heziketa, erdi- eta goi-mailako heziketa zikloak eta dauden espezializazioei buruzko informazioa jaso ahal izango da.
Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.
AURTENGO BERRIKUNTZAK
Lanbide Heziketan hainbat aldaketa ematen ari dira: eskaintza zabalduz doa, oinarrizko mailetatik hasi eta espezializazio mailararte. Dual sistema berriaren ondorioz, ikasleak lehen mailatik egiten dituzten praktikak enpresetan. Lanbide Heziketa ikasten hasteko bideak ere zabalduz doaz, geroz eta pertsona gehiagori aukerak emanez. Horregatik guztiagatik Azokaz gain, Lanbide Heziketa berriari buruzko bi hitzaldi antolatu dira, egun bakoitzean bana.
Apirilaren 1ean, arratsaldeko 18:30etan, batez ere, seme-alabentzat Lanbide Heziketaren bideak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu nahi dituzten gurasoei eta LH ikasteko asmotan dauden pertsonei zuzendutako hitzaldi bat egongo da: “Lanbide Heziketa Berria. Nik ere horixe aukeratu dut” izenburua duena.
Eta apirilaren 2an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan, Lanbide Heziketaren sistemak lan-esperientzia ziurtatzeko eskaintzen dituen baliabide eta pausoak azalduko dira, Ikaslan Gipuzkoaren eskutik.

EGITARAUA:
APIRILAK 1, ASTEARTEA
18:30 – SOLASALDIA: “Lanbide Heziketa berria. Nik ere horixe aukeratu dut”
Gurasoei eta Lanbide Heziketa ikasteko interesa dutenei zuzenduta.
Lanbide Heziketaren antolaketa, abantailak eta berrikuntzak azaldu dira lehenengo.
Eta ondoren guraso eta ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitu ahal izango dira.
Hitzaldiaren aurretik, 18:30ak arte, ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira klaustroan.
APIRILAK 2, ASTEAZKENA
12:00 – “Lan esperientzia akreditatzeko baliabideak”
Hitzaldi honetan pertsonek lanaren bitartez garatu dituzten konpetentziak akreditatzeko dauden baliabideak eta eman beharreko pausoak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. Lan-esperientzia prestakuntza bihurtzeko sistema azalduko da.
Partehartuko dute: Ikaslan Gipuzkoa, LHko ikastetxeek eta horrelako prozesu batetik pasatutako pertsona batek.
Lekua: Areto Nagusia (Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate)