Lanbide Heziketa ikastea zure asmoen artean badago, nahiz eta oraindik garbi ez eduki, aurrematrikula egitea oso garrantzitsua dela gogorarazten dizugu. Izan ere, matrikulatzerako orduan, onartua izateko aukera gehiago izango duzu, aurrematrikula eginda baduzu.

Jada argitaratu dira ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan eta ikastetxe publikoek eskaintzen dituzten espezializazio-kurtsoetan izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna.

AURREMATRIKULA egiteko datak: maiatzaren 8tik 26ra

Kontsultatu HEMEN LHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua.

OHAR GARRANTZITSUAK (Hezkuntza Sailaren oharrak):

Lanbide Heziketako ziklo baten esleipen prozesuan parte hartu nahi duten interesdun guztiek aurreinskripzioa egin behar dute.

Nahi  beste aurreinskripzio egin daitezke, ez dago mugarik. Zenbat eta eskaera gehiago egin, orduan eta aukera handiago dago plaza bat lortzeko. Horregatik, gutxienez, 10 eskaera egitea gomendatzen dugu.

Aurreinskripzioa egiten ez dutenak ezohiko epean baino ezin izango dira matrikulatu eta bakar- bakarrik esleitu gabe gelditu diren plazetan.

X