Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka apirilak 6 eta 7an egingo da. Aurten baina, leku berrian egingo da: Arrasaten, Garaia Parke Teknologikoan.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.
ORDUTEGIA:
- APIRILAK 6, ASTEAZKENA: 9:00 – 20:00
- APIRILAK 7, OSTEGUNA: 9:00 – 14:00

Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratuko da. Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.
EGITARAUA:
APIRILAK 6, ASTEAZKENA
16:30 – LH eta ENPRESA: “LANBIDE HEZIKETA ENPRESEI AZALDUTA”
Ezagutu LHren gakoak eta potentziala (praktikak, LH duala, proiektuak,…)
Kepa Altube Eraña – Ikaslan Gipuzkoa-ko koordinatzailea
- Lekua: Muru gela (Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, Arrasate)
- IZEN-EMATEA HEMEN
Jarraian, Lanbide Heziketako ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira eskaintza ezagutzeko.
18:00 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.
Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.
- Lekua: Muru gela (Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, Arrasate)
- IZEN-EMATEA HEMEN
Ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.